Zalaparta handia komunikabideetan Yolanda Gonzalezen hiltzailearen harira

prestaldizkaria 2013ko ots. 27a, 13:51

Yolanda Gonzalez, Deustuibarrako auzokidea, ETAkoa zelakoan hil zuen Emilio Hellinek. El Pais egunkariak argitaratu duenez, beste nortasun bat du orain Hellinek.

El Pais egunkariaren arabera Hellinek Guardia Zibilarentzat, Espainiako Poliziarentzat eta Ertzaintzarentzat egiten du lan. Argitalpen horrek hautsak harrotu ditu eta komunikabideen arreta deitu du.

Gonzalez 1980ko otsailaren 1ean hil zuten Madrilen, bi tiroz, 19 urte zituela. Hilketa harengatik Emilio Hellin ultraeskuindarrari 43 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 1982an.

Komunikabideetan gaiak izan duen presentzia:

Asier Gonzalez Martini elkarrizketa, Yolandaren anaia: "Las explicaciones son una tomadura de pelo, estamos humillados" (Gara)

La Sexta, bideoa: "El asesino de Yolanda Gonzalez sigue vivo y trabaja para las FSE"

EITB, bideoa: "Hellin, de asesino de Yolanda Gonzalez a colaborador de la FSE"

 

INFO + BEKOERRI KULTUR ELKARTEA