Zart! kultur plataforma sortu da

prestaldizkaria 2013ko ots. 28a, 09:41

Plataforma honek proiektu eta sentsibilitate kultural ezberdinak garatzea du helburu. www.zartkultura.com webgunean, kulturarekin lotutako hainbat albiste, erreportaje, elkarrizketa eta bestelako eduki multimediak aurkitu ahal izango dira.

Zart! plataforma sortu du gazte talde batek, proiektu eta sentsibilitate kultural ezberdinak garatzeko. Gazteen kultur elkargune honek, kultura sustatzea du helburu. Horretarako ekintza ezberdinak antolatzeaz gain (besteak beste ikusentzunezko edukien produkzioa, kontzertuak, erakusketak...), www.zartkultura.com webgunea martxan jarri dute. Bertan kulturarekin loturaren bat duten hainbat albiste, erreportaje, elkarrizketa eta bestelako eduki multimediak lantzen dira. Kultura zentzurik zabalenean hartzen du webguneak. Horren ohikoak ez diren gaietatik abiatuta gaurkotasunaren errepaso bat egiten du. Bertan kontsultatu daitezke, besteak beste, kultur arloko pertsona ezagunenen lanak eta horren ezagunak ez direnenak.

Proiektua ez da itxia, eta kultur proiektuak aurrera eramateko dauden zailtasunen aurrean plataforma honek, hauek aurrera eramateko giza baliabideak zein baliabide tekniko eta ekonomikoak eskaintzeko helburua du.

Sare sozialetan ere, presentzia handia du plataformak, twitter.com/zartkultura eta facebook.com/zartkultura orrialdeetan besteak beste.

__