Martxoaren 9an, larunbata, 12:00etan Deustuibarrako Plazatxoan erriberatarrek Yolanda Gonzalezen murala berriro margotzeko deialdia luzatu diote jendarteari.
Bilboko Udaleko langileek Yolanda Gonzalezen omenez auzotarrek margotutako horma-irudia ezabatu zuten Erriberan. Hori dela eta, atzo, Deustuibarra-Zorrotzaurren kokatutako zazpi erakundek gutun irekia zuzendu zioten Iñaki Azkuna Bilboko alkateari.
Gaur, berriz, deialdi irekia egin dute larunbat honetan (martxoak 9) 12:00etan Yolandaren omenezko irudia berriro margotzeko.