uriola.eus

Yolandaren omenezko horma-irudia margotzeko deia larunbaterako

 Bilbo  Zorrotza

Martxoaren 9an, larunbata, 12:00etan Deustuibarrako Plazatxoan erriberatarrek Yolanda Gonzalezen murala berriro margotzeko deialdia luzatu diote jendarteari.

Bilboko Udaleko langileek Yolanda Gonzalezen omenez auzotarrek margotutako horma-irudia ezabatu zuten Erriberan. Hori dela eta, atzo, Deustuibarra-Zorrotzaurren kokatutako zazpi erakundek gutun irekia zuzendu zioten Iñaki Azkuna Bilboko alkateari.

Gaur, berriz, deialdi irekia egin dute larunbat honetan (martxoak 9) 12:00etan Yolandaren omenezko irudia berriro margotzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa