KORRIKA 18ren ibilbidea Deustualdean

prestaldizkaria 2013ko mar. 18a, 12:47

Badakigu KORRIKA18k Deustualdean egingo duen ibilbidea. Martxoaren 21 eta 22an KORRIKAren etorrrera dela-eta, antolatu diren ekintzen berri ere jaso dugu. Hona hemen...

Martxoak 21 osteguna - EGITARAUA

15:30 Hip-hopari buruzko hitzaldia Revolta Permanent taldeko kideen eskutik, Deustuko ikastolan.

17:31 KORRIKA 18, Enekuriko etorbidetik sartuko da Deustualdera, Ibarrekolandara, hain zuzen. Bertan, Orixe kaletik abiatuko da San Inaziora eta han Agirren lehendakariaren etorbidetik helduko da San Pedro plazara, bertatik itsasadarrerantz jotzeko eta Euskalduna zubitik Bilborantz ekiteko.

20:00 Korrika Jaia: bertsolariak + Revolta Permanent taldearen kontzertua.

Martxoak 22 ostirala

15:00 Deustuko KORRIKA TXIKIA.

19:30 Eman BERRIAri ziztada: Martxelo Otamendiaren hitzaldia eta Ezkur&Kami musikarien kontzertua, Müllerrenean.

INFO + KORRIKA 18