Aurten ere ez dute Deustuko zubia zabalduko

prestaldizkaria 2013ko mar. 26a, 09:37

2009an zubiko zaharberritze-lanak hasi zirenetik Deustuko zubia ez da zabaldu. Aurten, konpontzeke dauden arazo elektrikoak direla medio -aurrekontuen murrizketek kalte baino ez diote egin- ez dugu irekita ikusiko.

Domekan, martxoak 31, Deustuko Unibertsitateko ikasleak eta Ingeniaritza Eskolakoak nor baino nor lehiatuko dira 33. urtez Bilboko itsasadarreko estropadan.

Aurten, 2009tik bezalatsu, bi traineruak Deustuko zubipetik pasatzean ez da zubia zabalduko arazo elektrikoak konpondu barik baitaude zubian oraindik orain. Pena da, balio historiko eta sinboliko handia duen unea baita deustuarrentzat.