Yolanda Gonzalez gogoratu dute Madrileko Puerta del Solen

prestaldizkaria 2013ko api. 15a, 16:45

Joan den larunbatean, apirilak 13, "Yolanda Gonzalezen izenean, demokrazia eta askatasunaren defentsan" kontzentrazioa burutu zuten ehunka lagunek Madrilen, Puerta del Solen.

Yolanda Gonzalezen senitarteko, lagun eta kideek antolaturiko ekitaldian Estatuari "ikerketa eta arduren garbiketa" eskatu zioten. "Hilketa sinboliko berria suposatu du guretzat, Yolandaren hiltzaileak, Emilio Hellínek, Estatuko Indar eta Segurtasun Taldeentzat lan egiten zuela jakiteak, eta Yolanda bahitu eta hiltzea planifikatu zuen garaian bezalatsu, inoiz argitu eta azaldu gabekoa, gaur egun ere Estatuko indarrekin lotura mantentzen duela jakiteak", adierazi zuten.

INFO + YOLANDA GONZALEZ BLOG + FACEBOOK + TWITTER