Deustuko zubia esku-hartze artistikoetara zabalduko da maiatzaren 10ean

prestaldizkaria 2013ko mai. 6a, 17:16

EHUko Arte Ederretako fakultateko 23 ikasle eta ikertzailek 7 esku-hartze artistiko egingo dituzte Deustuko zubia altxatzeko makinak dauden etxolan, eta 16 Deustuko zubiaren oinarrian kokatutako geletan.

Proiektua, Juan Pablo Orduñez Mawatresek zuzentzen du eta Arantza Lauzirika da koordinatzaileaa. EHUko Bizkaiko campuseko errektoregordetzaren, Kontestua.org ikerketa-proiektuaren eta Bilboko Udalaren parte-hartzearekin egingo dute.

Zubia altxatzeko makinak hartzen dituen etxolako esku-hartzeek hiruna aste iraungo dute, eta beheko gelako aldi baterako aurkezpenak, erakusketak, proiektuak edo jarduerak egun bat iraungo du.

Aurreko edizioko esku-hartzeak hemen ikusgai: http://artepuentededeusto.blogspot.com.es/

MAIATZAK 10 OSTIRALA

19:00 Antonio Barearen Acantilado lanaren aurkezpena, Deustuko zubiko etxolan. Bere lana maiatzaren 10etik 30era egongo da erakusgai.

19:30 DJ Yuju!-ren kontzertua