Nataliari agur

prestaldizkaria 2013ko eka. 10a, 08:45

Berbaizuko kide eta PREST! aldizkariko lagun izan den Natalia Lopez Poblacion joan zaigu asteburuan. Gaur, ekainak 10 astelehena, 20:00etan Done Petri elizan egingo da bere omenezko meza.

Nekaezina izan da Natalia. Berbaizun, Jai Batzordean, Deustun oro har.

Argazkilari amorratua ere bai. PREST! aldizkariko argazkilari modura aritu da hamaika aldiz; inauterietan, jaietan, San Juan edota Olentzeroren ospakizunetan... Kamera esku artean izaten zuenez, bere argazkiak topatzea ez da erraza izan. Baina lortu dugu. Eta topatu ditugun argazkietan alai ageri da, irrifartsu, Berbaizukideekin.

Nataliari agur egiteko aukera gaur iluntzean izango da bere omenezko mezan; Done Petri elizan 20:00etan.