Gasteizko legebiltzarrak Yolanda Gonzalezen sendia babestu du

prestaldizkaria 2013ko eka. 14a, 11:03

1980. urtean eskuin muturreko talde batek bahitu eta hil zuen Deustuibarrako Yolanda Gonzalezen familiari bere elkartasuna adierazi dio Gasteizko legebiltzarrak atzo alderdi guztiek adostu zuten agiri instituzionalaren bidez.

Agiri berean legebiltzarreko osoko bilkurak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Emilio Hellinek espainiar Polizia, Guardia Civil, Mossos d'Esquadra eta Ertzaintzarekin izan duen kolaborazio harremana azter dezala. Joan den otsailean argitaratu zen Hellinek hainbat segurtasun erakunderekin izan duen lotura profesionala.

Emilio Hellin aske geratu zen,  Yolandaren hilketa egotzita 43 urteko zigorra ezarri zioten, kartzelan 14 urte bete eta gero.

Omenaldia: ekainak 25, Bidarte

"Yolanda Gonzalez gogoan", ekitaldi publikoa deitu du Ahaztuak 1936-1977 elkarteak ekainaren 25ean Deustuko Bidarte udaltegian "faxismoaren krimenen inpunitatea salatzeko eta Estatuak Yolandaren hiltzailearekin agertu duen babes ageriko zein ezkutua" gaitzezteko.

 

Argazkia: Raul Bogajo (Argazki Press)

INFO + AHAZTUAK + NAIZ