Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute asteartean Deustun

prestaldizkaria 2013ko eka. 24a, 09:19

Yolanda Gonzalezen etxeko eta lagunek ekainaren 25ean, asteartean, 19:00etan Deustuko Bidarte kultur etxean ekitaldi irekia antolatu dute.

Asteartean, ekainak 25, omenaldia egingo diote Ahaztuak elkarteak eta Gonzalezen senide eta lagunek. Estatuak Deustuko gaztea bahitu, torturatu eta erail zuen Emilio Hellin kontratatu zuen hainbat urtez segurtasun indarrak trebatzeko. 43 urteko espetxe zigorra ezarri zioten arren 14 baino ez zituen kartzelan igaro.

INFO + BRANKA

INFO + YOLANDAREN SENIDE LAGUN ETA KIDEEN PLATAFORMA

Facebook: https://www.facebook.com/nopagueisasesinos

Tweeter: https://twitter.com/YGnzalez