Uztailean ume eta gazteentzat LUDOTEKA euskaraz Arangoitin

prestaldizkaria 2013ko eka. 24a, 09:46

Arangoitiko ume eta gazteek elkar ezagutu eta elkarrekin euskaraz jolasteko aukera izango dute uztaileko astegunetan. Uztailaren 1etik 31ra bitartean, Ur Etxean.

Udako ludoteka hiru emakumeren ekimena da: Ane, Irune eta Janirerena. “Arangoitiko ume askok auzotik kanpo ikasten dute eta euskara eskolan baino ez dute erabiltzen”; dio Anek. Horregatik “auzo giroa” sortzea dute helburu.

Hezkidetza, kultuartekotasuna, euskara, jolas kooperatiboak... izango dituzte oinarritzat. Tailerrak, eskulanak, jolasak, ginkana... ez dute zereginik faltako 3 urtetik 12ra bitarteko arangoitiarrek uztailean Ur Etxeako ludotekan.

Kontaktua: uretxea.ludoteka@gmail.com