Lasterketa hau euskara eta kirola uztartzeko helburua duen Euskarri Kirol elkarteak eta Euskal Herriko selekzioen alde aritzen den EHKirolak (Euskal Herria Kirolak Elkarteak) antolatzen dute. Lasterketako antolaketan laguntzeko jendearen parte-hartzea eskatu dute bi elkarteek.
Goizeko 9etan Arenaletik abiatuko den lasterketa honek, Pagasarritik barrena pasatu eta Laudion izango du helmuga.
Bi helbururekin antolatutako ekintza da: batetik, burdin hesiaren oroimen historikoa berreskuratzea eta, bestetik, hurrengo urtean lehen aldiz antolatuko den Euskal Herriko mendi lasterketen txapelketako lehen mugarria jartzea, inguruak duen erakargarritasuna sustatzea ahaztu gabe.
Laguntzeko deia
Igande honetan, irteerako lanetan (7:30etatik 9etara) edo bidegurutzeak zaintzen (9etatik 9:15era) laguntzeko aukera eta gogoa izango bazenu, jar zaitez harremanetan elkarteko arduradunekin: euskarrike@gmail.com edo 635759473