Pitxodromoa - Juantxu taberna: "Lekeitioko bokata"

prestaldizkaria 2013ko uzt. 25a, 11:42

Navarro Villoslada kaleko 2. zenbakiaren atzekalean dagoen JUANTXU tabernara joan gara oraingoan, egunero eskaintzen duten pintxo erakargarriez gain, San Inazioko jaietan, izango dituzten berrikuntzak azaldu dizkigute Maite eta Laurak.

San Inazio-Tellaetxeko jaietan eskaintza bereziak izango dituzte Juantxu tabernan, besteak beste, hegaluze bentreska, txerriki taula edota Euskal Herriko eta kanpoko gazta aukera zabala, Harrera ona ziurtatuta dutenez, urte osoko eskaintzaren barruan mantenduko dituzte.

Giro polita izaten da Juantxu tabernaren inguruan auzoko jaietan. Esaterako, gaur, uztailak 25, sardinak erre eta banatuko dituzte tabernaren aurrekaldean eta uztailaren 28an paella txapelketara hurbilduko dira auzotarrak.

LEKEITIOKO BOKATA

Zailtasuna: txikia

Egiteko denbora: 5 minutu

Prezioa: 5€

Berezitasuna: eskatu ahala prestatzen den ogitartekoa da

Osagaiak: hegaluzea, antxoa, piper gorria, Ibarrako piparra eta ogia

Nola egin: erraz-erraza da ogitartekoa prestatzea. Primerako lehengaiak baino ez dira behar. Juantxu tabernakoak bezalakoak, alegia. Ogia erdibitu eta goi mailako hegaluze zatiak jartzen dira lehenik eta jarraian piper gorri zatiak eta Ibarrako piparrak, zenbat nahi.

Juantxu tabernak pintxo zein bokata tamainan eskaintzen ditu Lekeitioko gutiziak, baita platerean, errazio gisa. Moko finek ogi artean hegaluzea, oliba oliotan edo eskabetxean, soilik jan dezakete eta, bezeroen lehentasunen arabera, piper gorria eta piparrak erants ditzakete. On egin dagizuela!