Grebalari auziperatuei babesa emateko deia bihar eta etzi epaitegiko atarian

prestaldizkaria 2013ko ira. 10a, 11:19

Epaiketa bihar eta etzi -irailak 11 eta 12- izango da eta bi egun horietan goiz osoko elkarretaratzeak deitu ditu Grebalariak aske! plataformak 09:30etatik aurrera, Buenos Aires kaleko epaitegien aurrean.

Epaiketan Urtzi Martinezek, Jon Telletxeak eta Aitor Fernandezek 42 urteko gartzela zigorrari egin beharko diote aurre -ia 14 urte inguru bakoitzarentzat-, 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean Bilboko epaitegiaren ondoan gertatutako istiluetan parte hartu zutelakoan. Bertan zeuden ertzainei ke ontziak jaurtitzea eta bi polizia zauritzea egotzi diete. Bestalde, Yaldebere beste prozesu batean epaituko dute garai hartan adingabea zelako; eta 18 hilabeteko lan sozialak burutzearen eskaerari aurre egin beharko dio.

Manifestazioa

Irailaren 11n, asteazken arratsaldez, Deustun manifestazioa egingo da grebalari auziperatuak babesteko. Martxa 19:30ean abiatuko da Done Petri plazatik.

INFO + GREBALARIAK ASKE!