300 banderola euskara ikasi, hobetu eta konpartitzera dei egiteko

prestaldizkaria 2013ko ira. 13a, 12:49

Bilboko Udalak eta euskaltegiek hiriko faroletan eskegitako banderolekin pertsona orori “euskara ikasi eta euskaraz komunikatzeko” gonbita luzatu diote.

Zabalik da Bilboko 18 euskaltegietan euskara ikasteko matrikula egiteko epea. Sabin Anuzita Euskara zinegotziak atzo eskainitako prentsaurrean adierazi zuenez “sentitzen dut euskaltegiengatik, baina nahiago nuke erakundeek euskararen ikasketa eta erabilera osatu behar ez balute”. Gurasoei zuzendu zitzaien zinegotzia, euskararen jarraipenean bide nagusietako bat “etxean ematen den transmisioa” dela aitortuz.

166.500 euro bideratuko ditu Bilboko Udalak aurtengo ikasturtean D ereduan seme-alabak matrikulatuta dituzten gurasoen euskara ikasketak babestuz.

Iazko ikasturtean 8.000 herritar inguru matrikulatu ziren Bilboko euskaltegietan.

Euskaltegien zerrenda - 1. Barrutia (Deustu)

• AEK Larrako (Larrakatorre 24) 94 447 02 24

• Euskal Irakaslegoa-Deustuko Unibertsitatea (Unibertsitateen etorb. 24) 94 475 49 72

• AEK Matxintxu (Ramon y Cajal 8) 94 475 22 33

INFO + BILBAO.NET