Pintxodromoa: "Hegaluze takoa" (Lagun Artean)

prestaldizkaria 2013ko ira. 25a, 10:35

Luis Power kaleko 16. zenbakian dagoen Lagun Artean tabernara joan gara oraingoan, egunero eskaintzen duten pintxo errakargarriz beteta dagoen barraren aurrean, beraien pintxo deigarrienetako bat zelan egiten den azaldu digute.

Osagaiak: hegaluzea eskabetxean, antxoila, piper gorria, piper berdea, kipuleta, olibak eta oliba olioa.

Nola egin?

Ez du batere zailtasunik pintxo honek. Kalitatezko hegaluzea lortzea da sekretua. Hegaluze ona  eskua artean dugula, takotan zatitu eta zati horietako bati binagreta erantsi. Binagreta egiteko piper gorria, piper berdea eta kipuleta txiki-txiki egin eta oliba olio eta ozpin apur batekin nahastu. Apaintzeko antxoila bat erantsi gainean eta oliba batzuk gehitu.

Aspalditik eskaintzen du Lagun Artean tabernak pintxo hau errazio indibidualetan. Bezeroen artean arrakasta handia du bai goiz erdian bai bazkalorduan. Tamainu onekoa da eta, gainera, lehengaiak kontutan hartuta pintxo osasungarria!

Zailtasun maila: txikia

Egiteko denbora: 3 minutu

Prezioa: 1.80€

Historia

Lagun Artean tabernako kafea “oso goxoa” da. Iritzi horrekin bat datoz bai bezeroak bai tabernako arduradun Esther. Baina tabernak edatekoaz gain, jateko goxoa ere eskaintzen du. Esaterako, pintxo ugari. “Trainerak”, adibidez, eskatu ahala prestatzen dituzte ogi txigortu, piper gorri eta berde, urdaiazpiko iberiko eta antxoilekin. Pintxotan trebeak dira Lagun Arteanekoak eta euren goi maila Deustuko III. Pintxo Txapelketan erakutsiko dute irailaren bukaeran hasi eta urriaren hasiera bitartean

LAGUN ARTEAN - Luis Power 16 DEUSTU

94 475 96 26 - WIFI gunea

Astelehentik ostiralera 7:30-23:00

Larunbatetan 9:00-01:00

Igandetan 10:00-23:00