Topaeguna bihar Soraluzen: "Emaiozu baLorea"

prestaldizkaria 2013ko ira. 27a, 09:19

“TopaEguna euskaltzaleok batu eta ilusioa transmititzeko eguna izango da, gure eguna”.

Helburu nagusia herriz herri euskararen sustapenean lanean diharduten euskaltzaleei jai egun eder bat eskaintzea da. Horrekin batera, euskara elkarteetatik urte osoan zehar egiten den lanari duen balorea aldarrikatzea. Askotan ez da elkarteek eta ekimenek duten garrantzia baloratzen, baina konturatu behar dugu zeregin zentrala dutela euskal hiztun komunitatea antolatu, sendotu eta etorkizuneko bidea egiterako orduan.

TopaEguna 2013 egitaraua

11,00etan Harrera

  • Goizean zehar
  • Umeen hiria
  • Berba probak
  • Andrabanda feministak
  • Kantujira
12,00etan Jon Sarasuaren "Hiztunpolisa" liburuaren aurkezpena

14,30ean Herri bazkariak

Bazkalostean

  • Irrien lagunekin kanta eta jolas
  • Kultur gindak
  • Hezitzaileen arteko jolasak
  • Kalejira
18,30ean Ekitaldi nagusia

19,00etan Erromeria: Xero Xiette

22,30ean Kontzertua: Kokein + Gose

INFO + TOPAGUNEA