Aste honetan bi mugarri DARABILBOn

prestaldizkaria 2013ko aza. 5a, 11:09

Aste honetan bi mugarri izango dira DARABILBOn: Elkarteekin Mahaian eta Lezama Entrenatzen Ezagutu.

ELKARTEKIDEEKIN MAHAIAN deritzon ekitaldian Bilboko 8 txokok eta Elkartek zabaladuko dizkiete atea 12 ikasle, berbalagun, mintzakide zein euskaldun orori azaroaren 7an, ostegun honetan, arratsaldeko 8etatik aurrera. Izena emateko, eta txokoak eta elkarteak auzoka banatuta daudela kontuan hartuta, inguruko euskaltegiari deitu behar diozue. Afari paregabea, euskaraz eta giro onean. Ekitaldi hau doakoa den arren, elkarte bakoitzak diru kopuru bat eskatu ahal dizue haien ohituren arabera (2 edo 3 euro gehienez). Animatu eta deitu. Euskaltegien telefonoak eta elkarteak hemen dituzue: darabilbo.blogspot.com

LEZAMA ENTRENATZEN EZAGUTU ekitaldian, azaroaren 10ean, igandean, egingo da Athleticek Lezaman dituen instalazioetan. Bertan 22 pertsonek, lekua ezagutu eta futbol entrenamendu bat egiteko aukera izango dute. Goizeko 11etan izango da eta dutxatzekoak ez ezik (ahal bada) futbolerako botak (takodunak) nahiz kirol zapatilak eramatea komeniko litzateke. Arropa, Athleticen esku.

Taldean, euskaraz eta doan!

Izena emateko blogean sartu eta bertan eman izena: darabilbo.blogspot.com

http://twitter.com/darabilbo

http://www.facebook.com/darabilbo

http://www.pinterest.com/darabilbo