WOP taldearen hurrengo erronka

prestaldizkaria 2013ko aza. 25a, 08:45

Irabazi asmorik gabeko erakundea da The Walk On Project (WOP) izenekoa.

Gaixotasun arraroen ikerketarako dirua biltzeko helburua duen lagun talde batek osatzen du. Deustuko Jontxu umearen jira-birako pertsonak dira eta lan eskerga egin dute.

Urriaren 13an Gomazko Ahateen I. Estropada antolatu zuten arrakasta handiz. Gomazko 30.000 ahatetxo jaurti zituzten Bilboko udaletxeko zubitik. Norbanako, elkarte eta enpresek diruz babestu zituzten milaka ahatetxo horiek. 100.000 euro eskuratzea lortu zuten. Egun parte-hartzaile, solidario eta dibertigarria izan zen, egun borobila.

Aurtengo arrakasta ikusirik, hurrengo urtean WOP ekimenaren bigarren edizioa antolatzekoak dira. Sare sozialetan jarraitzaile ugari daukazte, Facebooken esaterako, 7.000 jarraitzailetik gora izatea lortu dute.

WOPen hurrengo erronka, bilbainadekin diru ekarpenak lortzea!