Irantzu Yaldebere gazte deustuarra epaitu dute Bilboko adingabeen epaitegian.

prestaldizkaria 2013ko abe. 12a, 12:41

Gaur, abenduak 12, Irantzu Yaldebere gazte deustuarra epaitu dute Bilboko adingabeen epaitegian. Grebalariak aske! plataformak mobilizazio ugari antolatu ditu, lehenengoa giza katea izanik.

Goizeko 9:30-etan puntu-puntuan Giza katea irten da Deustuko Done Petri plazatik. 100 gazte inguru bildu dira plazan Irantzuri babes osoa eskaintzeko prest. Oinez, Lehendakari Agirretik, deustuko zubitik pasa eta epaitegiraino egin dute ordu bateko ibilbidea. 10:30.etan Kontzentrazioa egin dute, epaitegiaren aurrean, epaiketak iraun duen bitartean.

Gaur arratsaldean 19:00-etan, berriz ere Deustuko Done Petri plazan, Kontzentrazioa egongo da. Hurrengo egunetan, epaileek fiskaltzaren eta akusazio partikularraren helegiteei buruzko erabakia hartzen dutenean, erabaki horren arabera Grebalariak aske! plataformak bestelako ekimenak antola ditzake.