Eneko Bilbao Aresti, euskal presoa, kaleratu dute gaur gauean

prestaldizkaria 2013ko abenduaren 19a

Eneko Bilbao Aresti (Bilbao 1979) San Inazioko presoa kaleratu dute gaur gauean. Eneko (Zorion Salsamendi eta Borja Gutiérrez-ekin zegoenean) 2006an atxilotu zuten frantziako La Besserette herrian, Cantal departamentuan. ETA kide izateaz gain Eduardo Madinari 2002an hanka moztu zion bonba jartzea leporatu zioten.

Frantziako espetxeetan 6 urte bota zituen eta, urte honetako urtarrilean, frantziatik espainiara eraman zuen Polizia nazionalak. Ia urte bat espainiako espetxetan eman ondoren, jakin izan dogunez, gaur gaueko 3:00ak aldera bere senideekin etxera heldu zen.

Argazkia: Izeki Taberna