Trafiko etena Langaran kalean

bertonaldizkaria 2012ko ots. 15a, 15:59

Bederatzi hilabetez, Irumineta eta Txotena kaleen arteko tartea itxiko da, Metroaren 3. Linearako haizeztapen-tunel baten eraikuntza errazteko. Trafiko etenak Bilbobuseko 34. Linearen (Otxarkoaga-Santutxu) ohiko zerbitzua aldaraziko du.

Otsailaren 16tik aurrera (10:00etan hasita) eta bederatzi hilabete inguruko epean, ibilgailuen zirkulaziorako itxita egongo da Langaran kalea, Irumineta eta Txotena kaleen artean, Otxarkoagan.

Julian Gaiarretik inguru honetara hurbiltzen diren ibilgailuek Iruminetan zehar ibili beharko dute Txotenara bidean. Inguru honetako zirkulazio-sarea osatzeko, noranzkoa aldatuko da Langaran kaleko 15 eta 17 zenbakien artean, Txotenarako irteera erraztuz.

Bakarrik baimenduko zaie egoiliarrei eta lan eta larrialdietako ibilgailuei itxitako eremura sartzea.

Bilbobuseko eraginak

Trafiko etena, Metroaren 3. Linearako haizeztapen-tunel baten eraikuntzak eragin du, eta horren ondorioz, Bilbobuseko 34. Linearen (Otxarkoaga-Santutxu) ohiko ibilbidea aldatu behar izan da.

Era berean, autobus-geraleku hauek kendu dira: Pau Casals 16 (bakarrik 34. Linearako), Pau Casals 21 aurr. (Auzo Etxea) eta Langaran 3 aurr. (Merkatua). Lanak amaitu arte, 34. Lineak geraleku hauek erabiliko ditu: Zizeruena (Eliza) eta Zizeruena 22.