uriola.eus

Azkuna erregina absolutistaren herrialde harrigarritik

 Bilbo

BILBOKO KONPARTSAK: “Azkuna erregina absolutistaren herrialde harrigarri”-tik Bilboko Herriari jakinarazi nahi diogu larunbateko egitaraua (otsailak 19) gehiago zehazte aldera konpartserook nondik ibiliko garen eta zein fanfarria, batukada eta talde egongo diren gurekin...

Otsailak 19

12.00 Albokariak - Bilbitik

12.30 Erraldoiak - Arenaletik

12.30 Txistulariak - La Bolsatik

13.00 Turutarra fanfarria - Atxuritik

13.30 Mamikiren batukada – Pelota Kaletik

17.30 Ustekabe fanfarria - Santiagotik

18.00 Galdakaoko batukada - Unamunotik

18.30 Ardoa barrura - Bilbitik

19.00 Tiago samba - San Nikolasetik

19.30 Dunbots - Atxuritik

20.00 Koblakari - La Bolsatik

20.30 Animazio taldea

Guzti honi konpartsa bakoitzak egingo duen plana gehituko diogu.

Gogoratu: Azkuna Erregina panpoxa, absolutoa eta tiranoa eta Garizuma Anderearen amoranteen sekitoak jaia moooooooztu ez diezagutela...

LARUNBATEAN JAIA ETA PARRANDA!!!

GORA INAUTERIAK!!!

Bilboko Konpartsak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa