Etxebarrian airea neurtuko duen kabina ezartzeko eskatuko du Bilduk

bertonaldizkaria 2012ko ots. 21a, 17:14

Funeraria Bilbainako errausketa-labeak isurtzen dituen partikulak aztertzeko Etxebarria parkean kabina bat ezar dadila proposatuko du Bildu alderdiak osteguneko udal batzarrean (otsailak 23).

Gas plazako krematorioa "ustezko kutsadura foko" bezala deskribatu du gaur Aitziber Ibaibarriaga Bilduko zinegotziak. Bere iritziz, Bilboko Udalarentzat "premiazkoa" izan beharko litzateke  "osasunarentzat arriskutsu izan daitezkeen egoeren aurrean kontrol mekanismoak ezartzea". Horretarako, airearen neurketa iraunkorra egingo duen kabina ezartzeko proposamena eramango du Bilduk otsailaren 23ko udal batzerrera. Kabinak Etxebarria parkean kokatu behar du, Bilduren arabera krematorioak isurtzen duen kea eta partikulak haizeak bertara daramatzalako. Horrela, lortuko da Bilduren aburuz neurketa "eraginkorra" egitea.