Telleria eta Losada Max sarietarako hautagai

bertonaldizkaria 2012ko ots. 22a, 10:33

Espainiako Arte Eszenikoen Max Sariek 15. urteurrena beteko dute aurten. Apirilaren 30ean Granadan ospatuko den jaialdian bi mahatsorri Euskarazko Antzerkigile Onenari Saria eskuratzeko hautagai dira. 

Bat, Patxo Telleria da. Jokin Oregirekin batera, hautagai da Telleria Larria, kutsakorra, mendebaldekoa antzezlanagatik. Bestea, berriz, Mikel Losada da. Galder Perez eta Lander Otaolarekin batera hautagai da Losada Sekula bai! antzezlanagatik.

Hirugarren hautagaia Galder Perez da (bi hautagaitza ditu deustuarrak) Antartikako lorea antzezlanagatik.

Max sariak

Sekula bai!

Larria, kutsakorra eta mendebaldekoa