Euskal Herriaren historiari ekarpenak: Zamorako apaiz kartzela

bertonaldizkaria 2012ko ots. 27a, 18:48

Euskal historia hurbilari buruzko hitzaldi eta solasaldia antolatu du GITE-IPES elkarteak. 2011 urtean argitaratutako bi liburu izango ditu horretarako oinarri: "Euskal Herriaren Historiari ekarpenak" eta "Zamorako apaiz kartzela".

Bertan, Josu Chueca historiagileak Zamorako apaiz kartzela, garaiko testuinguru sozio-politikoan kokatuko du. Bestetik, gertaera hauen protagonista zuzenak izango ditugu gurekin euren bizi esperientzia kontatzeko. Periko Solabarriak, Juan Mari Arregik, Martin Orbe mahatsorriak eta Xabier Amurizak parte hartuko dute, beste batzuen artean.

Eguna: otsailaren 29a, asteazkena

Ordua: arratsaldeko 7ak

Lekua:La Bolsa auzo etxea (Pelota kalea, 10)

GITE-IPES