Gabriel Aresti institutuko ikasle, irakasle eta guraso ohientzat hitzordua

bertonaldizkaria 2012ko ots. 28a, 10:35

Apirilaren 21ean, eguerditik hasita, Hesperia Zubialde hotelean ospatuko du Gabriel Aresti institutuak bere 40. urteurrena. Bertako terrazan, Bilbora begira bazkari eder bat antolatu du institutuko zuzendaritzak ikasle ohi, irakasle ohi eta guraso ohiak elkartzeko.

Interesa duenak 43€ ingresatu beharko ditu BBK-ko kontu korronte honetan: 2095-0358-00-91-1177826-9. Izen-abizenak adierazi behar dira dirua sartzean.

Gabriel Aresti institutua