Txurdinaga-Otxarkoagan delituek ez zuten behera egin 2011n

bertonaldizkaria 2012ko ots. 29a, 10:02

3. barrutian (Txurdinaga-Otxarkoaga) eta 8. barrutian (Basurtu-Zorrotza) delituek ez zuten behera egin 2011n Bilboko gainontzeko barrutietan bezala. Txurdinagan eta Otxarkoagan ondarearen aurkako delituek gora egin zuten "nabarmen",  %51,8 hain zuzen ere. Bilboko Udaltzaingoak azpimarratu duenez, "Otxarkoaga auzoan autoak lapurtzeagatik jada atxilotutako gazte banda bat dela".

Orokorrean delituek %7 egin zuten behera Bilbon 2011n, batik bat, lapurretak jaitsi dira gure hirian eta pozik dago Bilboko Udaltzaingoa iazko datuekin. Bi arrazoi aipatzen ditu beherapena azaltzeko: batetik, udaltzainen lana eta, bestetik, hiritarrek beraiek hartutako babes neurriak. 85.000 esku-hartze burutu zituen udaltzaingoak iaz eta horietan atxiloketak 1.200 izan ziren, 2010ean baino %19 gutxiago. 2008tik izandako "delitu-kopuru baxuena" erakusten dute atzo aurkeztutako 2011ko datuok. www.bilbao.net/seguridad/datos_2008_2011.pdf