Ibai Gomez santutxuarra Athleticekin kontratua luzatzekotan da

bertonaldizkaria 2012ko ots. 29a, 11:04

Bi urtez luza dezake Ibai Gomezek Athletic Clubekin kontratua baldin eta partidu bat gehiago jokatzen badu. Dagoeneko bederatzi partidu jokatu ditu santutxuarrak (Villarealen aurkako joan den igandekoa izan zen bederatzigarrena) eta hamargarrena jokatzean,  2014ra arte luzatzeaz gain taldearekin duen harremana, bere baldintzak ere hobetu egingo dira.

Lehen taldeko jokalari baten soldata izango luke. Gomezi hurrengo igandean Realaren aurkako derbyan Athleticeko lehen taldearekin 10. partidua jokatzea gustatuko litzaioke.