Musikeneko ikasle onenak Solokoetxen

bertonaldizkaria 2012ko mar. 1a, 18:18

Bilbaomusikak Musikeneko ikasleak protagonista izango dituen kontzertu ziklo bat antolatu du. Kontzertu ziklo honek 8 eguneko iraupena izango du; martxoaren 1etik aurrera eta hilaren 8ra arte.

Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko (Musikene) talenturik gailenenak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu mahatsorriok aurki. Martxoaren 8ra arte, BilbaoMusika – La Galerako Auditorioan (Sorkunde 8), musika estilo guztiak entzun ahal izango diren bost kontzertu ospatuko dira,  jazz estilotik hasi eta kamara musikaraino, autore gazte hauen konposizio propioak eta klasikoko moldaketak uztartuz. Ziklo honek Musikeneko ikasleen prestakuntzan bere ekarpena egitea nahi du (hauetariko asko maila nazionaleko zenbait lehiaketetan saritutakoak), inguru akademikotik kanpo eta publikoaren aurrean, zuzeneko emanaldietan egiteko gai direna erakusteko aukera emanez.

EGITARAUA:

ASTELEHENA, martxoak 5

Cuarteto Johannes, Esther Agustí (biolina), Alexandra Cygan (biolina), Cristina de Mingo (biola) eta Javier Huerta (biolontxeloa)

ASTEARTEA, martxoak 6

Trío Mimesis, Jaime García (biolina),  Vicente Marín (biolontxeloa) eta  Laura Solano (pianoa)

ASTEAZKENA, martxoak 7

Dúo Hausoka, Ander Telleria (eskusoinua) eta Aitor Ucar (gitarra)

OSTEGUNA, martxoak 8

Quinteto Ahuzto, Iraia Bereziartua (biolina), Jaime García (biolina),  Alejandra Martín (biola), Ignacio Araque (biolontxeloa) eta Elisa Montoya (klarinetea)

Informazio gehiago hemen