Auzo etxeko aretoa lepo beteta zegoela, estreinatu zen atzo Sabin Egiliorren dokumentala. 50eko hamarkadan Bilbora eta, batik bat Otxarkoaga auzora, lanera etorritako pertsonen eta berauen familien historia kontatzen du dokumentalak, neskato baten ikuspuntua baliatuz. Bi urteko inkerketa lanean 40 elkarrizketatik gora egin ditu Egiliorrek.