Otxarkoagako udaltegian ikastaro ugari apirilean eta maiatzean

bertonaldizkaria 2012ko mar. 6a, 19:36

Ikus-entzunezkoen ikastaroan eta txalaparta ikastaroan izena emateko epea zabalik dago.

Hiru monografikoz osatuta dago ikus-entzunezkoen oinarrizko ikastaroa: Irratiari buruzko monografikoa (apirilaren 17an, 19an, 24an eta 26an), Bideo Kameraren erabilpenari buruzkoa (maiatzaren 8an, 10ean, 15ean eta 17an) eta Bideo edizioari buruzkoa (maiatzaren 22an, 24an, 29an eta 31n). Klaseak arratsaldeko 20:00etatik 22:00etara izango dira.

Gaikako blokeen arteko lehena Irratiari buruzkoa izango da, eta bi orduko iraupena izango duten lau saiotan eskainiko da. Programaren barruan sartuko dira, besteak beste, irratiaren hastapeneko lehen nozioak, irratiko erredakzioa, lokuzio teknikak, irratiko generoak, teknologia berriak eta internet bidez on line emisioa martxan jartzea eta aurrera eramatea.

Bideo kameraren erabilpenari buruzko monografikoari dagokionez, bideo kameren funtzionamenduan eta haiek eskaintzen dituzten aukera zabaletan interesa duten pertsona guztiei eskainita dago. Sei gai landuko dira: kamera digitala, modeloak eta osagaiak, kalitatea zehaztea, kolorearen eta tonuaren kontrola eta formatuetara eta irudi digitalen kontserbaziora hurbilketa.

Bideo edizioari eskainitako monografikoa ADOBE PREMIER programaren CS bertsiora lehen hurbilketa izango da, eta oinarrizko tresnen eta lanerako prozeduren erabilera jasoko du, bideo edizioan aritu nahi duten guztiei oinarri sendoa eskaini ahal izateko.

Plazak emateko orduan, lehentasuna izango dute hiru monografikoak egiteko interesa duten pertsonek. Programa osatzen duten hiru monografikoak egiteko prezioa 40 eurokoa (32 euro Tular elkarteko bazkideentzat) izango da eta 15 eurokoa (12 euro elkarteko bazkideentzat) monografiko bakoitza egiteko, programa osoa egin nahi ez baldin bada.

Izen ematea udaleko web gunearen (www.bilbao.net) bitartez egingo da martxoaren 9tik 29ra.

Txalaparta

Ikastaroa astearte eta ostegun guztietan emango da, maiatzaren 8tik 24ra, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, eta pertsona bakoitzak 18 euro ordaindu beharko ditu (15 euro, Tular elkarteko bazkideek).

Ikastaroetarako izena eman dutenen kopurua eskaintzen den plaza kopurua baino altuagoa baldin bada, zozketa burutuko da, apirilaren 3an, Otxarkoagako udaltegian bertan. Plazak eskuratzeko orduan lehentasuna izango dute 3. barrutian –Otxarkoaga–Txurdinaga– erroldatuta daudenak eta Bilbon erroldatuta daudenak, beste herri batzuetakoen aurrean.