Otsaileko zenbakiarekin 14 urte beteko ditu Mahatserriko BERTON aldizkariak.
Eskerrik asko denoi emaniko laguntza eta babesagatik!
Bideari ekin genionetik 152 aldizkari osatu ditugu Mahatserriko berri emanez; hilero bana, euskaraz eta doan.
Eta oraingoan, papera bazterrean utzi gabe, Interneteko sarera jauzia egin dugu.
Mahatserriko eguneroko berriak eta sare sozialak herritarrekin konpartitu nahi ditugu Interneten sortu ditugun txoko berrietan.
Hauek dira gure txokoak Interneten:
http://bertonaldizkaria.wordpress.com/
http://www.flickr.com/photos/bertonaldizkaria/
http://www.facebook.com/
https://twitter.com/
Sartu, nabigatu, informatu, dibertitu eta lagun gaitzazue BERTON aldizkariaren lana zabaltzen.