‘Belarritxar’ kontzertu didaktikoa, bihar Camposen

bertonaldizkaria 2012ko mar. 13a, 14:14

Batez ere txikieneni zuzendutakoa bada ere, familiartean gozatzeko ikuskizun musikal dibertigarri berri bat estreinatuko dute bihar (martxoak 14) Campos Antzokian Bilboko Udal Musika Bandako irakasleek. ‘Belarritxar, musikaren bidaian’ Patxi Laborda dantza maisuak idatzitako eta zuzendutako kontzertu didaktikoa da eta 50 minutuko iraupena duen euskarazko ipuin musikatu bat da.

Zuzeneko musika eta marrazki bizidunak uztartzen dira bertan eta Belarritxar maitagarriaren abenturez osatzen den ipuin musikatu honen helburua, modu dibertigarri batez, umeengan musikarekiko interesa piztu araztea da. Gainera, oraindik Campos Antzokia ezagutzen ez dutenentzat, bisitatzeko aitzakia ederra da zeren gonbidapena behar bada ere, sarrera dohainik da. Bi saio eskainiko dira: 17:30etan eta 19:15etan. Antzokiko txarteldegitik pasatzea besterik ez da egin behar eta bertan gonbidapenak aurrez jaso (bi pertsonako).

Eszenatokian, kontalari bat izango da, eta berarekin batera sei antzezle eta 25 musikari. Guztiak, pantaila batean proiektaturik ikusiko den maitagarriarekin arituko dira, Eskolako ikasle baten ahotsa duena. Fantasiaz beteriko soinuen mundu batetik zehar gidatuko ditu kontalariak bertaratzen diren umeak; euri hotsetik hasi eta herensugearen orroraino, piano, gitarra edo eskusoinuaren soinuetatik igaro ondoren. Argi eta soinuaren efektu dibertigarri batzuen bitartez, umeek egiazko protagonistak umeak eurak bihurtzen diren ikuskizunean parte hartuko dute.

Ikuskizunari Jasone Akizu Eskolako txistu irakasleak emango dio hasiera, okasio honetan ipuin kontalari bihurtuta. Akizuk, udaberriaren etorrerarekin batera, maitagarriek agertzen duten poza deskribatuko die umeei ipuin batekin... maitagarri guztiena, Belarritxarrena izan ezik, zeren, uste denez, ez baitu entzumen musikalik. Une honetan, kontalariak liburua itxi eta maitagarri txikiarengana zuzenduko da –pantaila batean proiektatutako marrazki biziduna- eta berak uste duenaren kontra, guztiek dugula musikarako nolabaiteko dohaina erakutsi nahi dio. Belarritxarren ezezkoaren aurrean, Akizuk umeei laguntza eskatzen die erakustaldi honetarako.

Musikan zehar bidaia

Maitagarriarekin batera hiru munduetatik zehar -soinuen mundua, erritmoena eta melodien mundua- bidai dibertigarri bat egitera gonbidatzen ditu kontalariak, bost antzezle eta orkestrako 25 musikariren laguntzarekin, eta guztiak Eskolako irakasleekin. Horrela, Afrikan hasiko den bidaia bat hasiko dute, non umeen laguntzarekin, naturako soinuekin (euri hotsaren, haizearen eta erreka hotsaren bitartez) eta animalien hotsekin gidatuz (tximinoak, lehoiak edo herensugea), maitagarriak altxor bat bilatu beharko duen.

Hurrengo arrastoak erritmoen mundura gidatuko du, non guztiok dugula erritmoa azalduko dioten (bihotz taupadak bezala) eta hankak eta eskuak erabiliz, gizabanako bakoitzak bere erritmoa sortu dezakeela erakutsiko diote. Umeei euren eserlekutik, mugimenduen eta txaloen bitartez Belarritxarreri bere erritmoa bilatzen laguntzeko eskatuko zaie. Behin hau lortuta, melodia lortzen laguntzea izango da azken helburua. Saioaren hirugarren atal honetan, umeek nota (soinuak) eta erritmoak lotuz, hainbat melodia sor daitezkeela ikasiko dute.

Kontalariarekin batera, antzezleek eta musikariek (kontakizunaren haria eramaten lagunduko duten ‘We are the champions’, ‘Don’t warry, be happy’ edo ‘Karrika soinu’ doinu ezagunak interpretatuko dituztelarik), obra honetan, Eskolako gainontzeko irakasleek ere parte hartuko dute, errejidore, argi eta soinu efektuen arduradun, eta butaketako animatzaile bezala.

Familiartean une dibertigarria pasatzeko aukera paregabea, kontzertu didaktikoa honekin gozatuz. Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. mailako Bilboko 126 ikastetxetako 1.200 eskola-umeei asteazken goizean aurkeztu zaie obra eta arratsaldez, publiko zabalarentzako aukera izango da, 17:30etan eta 19:15etan, bi saio izango direlarik doako sarrerarekin (gonbidapenarekin).