KulturaD2 programak ekitaldiz beteko ditu Kastaños eta Zurbaranbarriko udaltegiak martxoan

bertonaldizkaria 2012ko mar. 14a, 11:50

Ekimena bihar hasiko da (martxoak 15), arratsaldeko 18:30etan, Kastaños auzoan, umeei zuzendutako itzal txinatarren “No toquen mis manos” ikuskizunarekin. Ekitaldi guztiak doakoak izango dira.

Hilaren amaierara arte Kastañoseko eta Zurbaranbarriko udaltegietan burutuko den KulturaD2 programa inauguratuko da bihar (martxoak 15). Ekimenaren barruan, ikus-entzule guztiei zuzendutako euskarazko eta gaztelaniazko jarduerak jasotzen dira, antzerki eta txotxongilo ikuskizunak, ipuin-kontalarien emanaldiak, tailerrak eta musika zuzenean, besteak beste.

Programazioa bihar, ostegunean, zabalduko da, Kastañoseko Udaltegian (arratsaldeko 18:30etan), Valeria Guglietti artista argentinarraren umeei zuzendutako itzal txinatarren ikuskizunarekin. Lan horretan, argiak eta itzalak zine mutuarekin, txotxongiloekin, komikiarekin eta musikarekin konbinatzen dira, istorio dibertigarriak sortzeko eta ikus-entzulea magiaz betetako mundura eramateko. “No toquen mis manos” lanak Ikuskizun Hoberenaren Saria jaso zuen Bartzelonako “OFF Festival Trapezi” izenekoan.

Ostiral honetan (martxoaren 16an), Kastaños auzoan, baita ere, eta ordu berean, El negro y el flaco antzerki talde katalanak “Alquimia” lana eskainiko du. Horrez gain, txikienei zuzendutako programaren barruan, martxoaren bigarren hamabostaldian euskarazko ipuin-kontalarien saioak eta txotxongilo ikuskizun bat jasoko ditu. Ekitaldi horiek Kastañoseko eta Zurbaranbarriko udaltegietan izango dira.

Bigarren barrutiko kultur programazioa, batez ere umeei zuzendutako beste jarduera batzuekin osatuko da. Izan ere, bi larunbat jarraitutan (martxoaren 17an eta 24an), Kastañoseko udaltegiak perkusio musika tresnei buruzko tailer bat jasoko baitu, mota guztietako sonoritateak eta ukipenak aurkitzera bideratua. Partaideek musika tresna txikiak egin ahal izango dituzte, eta kontzertu bat ere inprobisatu ahal izango dute.

Egitarauaren barruan, helduei zuzendutako antzerkia ere izango dugu, bertako Plataforma Tirante edo Mamma Crea konpainiekin. Bilboko Zirkuitua ekitaldiaren barruan, talde horiek “La vie en 2” eta “Parcela 85” lanak aurkeztuko dituzte Kastañosen eta Zurbaranbarrin, hurrenez hurren. Beste alde batetik, Kastañoseko Udaltegiak, musika arabiarraren fusioa egiten duten Issa Fayad eta Mafi Masari musikari siriarren kontzertua jasoko du martxoaren 29an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

OSTEGUNA martxoak 15, 18:30. Itzal txinatarrak. Valeria Guglietti (Argentina). “No toquen mis manos”. Familiako kide guztientzat. Kastañoseko udaltegian.

OSTIRALA martxoak 16, 18:30. El negro y el Flaco. “Alquimia”. Familiako kide guztientzako ikuskizun dibertigarria; besteak beste, parte hartzean oinarritutako antzerkia, musika, malabareak eta zirkoa nahasten ditu. Gaztelaniaz. Kastañoseko udaltegian.

LARUNBATA martxoak 17, 10:30etatik 13:00etara. 5 eta 11 urte bitarteko umeentzako perkusio-tailerra. Dibertigarria, soinuak eta ukituak deskubritzeko aproposa. Musika-tresna asko jotzeko aukera. Eskain litekeen kontzertu baterako instrumentuak egingo dituzte parte-hartzaileek. Izen-ematea: Kastañoseko udaltegian, martxoaren 15era arte.

OSTEGUNA martxoak 22, 18:30. Autu Mautu eta Maite Arrese. Ipuin-kontakaria. Bost urtetik gorakoentzat gomendatua (euskaraz). Kastañoseko udaltegian.

OSTIRALA martxoak 23, 18:30. LaEnanaNaranja eta “Loló; Encargo 215”. Txotxongiloek eta objektuek kontatutako istorioa. Zazpi urtetik gorakoentzat gomendatua. Kastañoseko udaltegian.

LARUNBATA martxoak 24, 10:30etatik 13:00etara. 5 eta 11 urte bitarteko umeentzako perkusio-tailerra. Dibertigarria, soinuak eta ukituak deskubritzeko aproposa. Musika-tresna asko jotzeko aukera. Eskain litekeen kontzertu baterako instrumentuak egingo dituzte parte-hartzaileek. Izen-ematea: Kastañoseko udaltegian, martxoaren 22ra arte.

OSTEGUNA martxoak 29, Issa Fayad & Mafi Masari (musika arabiarraren fusioa). Kontzertua. Kastañoseko udaltegian.

OSTEGUNA martxoak 22, 18:30. LaEnanaNaranja eta “Loló; Encargo 215”. Txotxongiloek eta objektuek kontatutako istorioa. Zazpi urtetik gorakoentzat gomendatua. Zurbaranbarri udaltegian.

OSTIRALA martxoak  23, 18:30. Autu Mautu eta Lur Usabiaga. Ipuin-kontalaria. Bost urtetik gorakoentzat gomendatua. Zurbaranbarri udaltegian.