Metro geltokian bertsotan, gaur, Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekue

bertonaldizkaria 2012ko mar. 15a, 12:20

Biak ala biak, arituko dira Alde Zaharreko metro geltokian, Mallonako igogailurako pasilloan, Begoñako argazki zaharrei kantari ostegunean, 19:30etan. Athleticek Manchesterren aurka duen partidua hasita egongo dela jakitun, San Mamesera joango ez direnak gonbidatu ditu bertso-saiora Estiballesek.

Hona ‘Begoña, goitik beherako herria’ erakusketaren aurkezpenean Arkaitz Estiballesek kantatuko bertso bi:

Mila bederatziehun eta hogeita bost

Begoñako elizatea

herri senari gertatzen zaio

Bilboren zati izatea

ona da guk gure auzoan

historia jakitea

auzoek ematen diote

Bilbori identitatea.

Ostegunean bi bertsolari

helduko gara bertara

panel honetxei bertsoak kantatuz

gora eta behera, hara eta hona

konpetentzia oso gogorra

izango da beharbada

San Mamesera ez doazenentzat

gu hemen egongo gara.