Airearen kalitatea aztertuko duen kabina ezartzeko eskatu du Gure Etxea elkarteak

bertonaldizkaria 2012ko mar. 16a, 09:37

Zumalakarregiko krematorioko isurketak auzokideen osasunerako kaltegarriak direla salatu du beste behin Uribarriko Gure Etxea elkarteak. Kaltetuek arnasten duten airearen kalitatea ezagutzea beharrezkotzat jotzen du eta horregatik eskatu dio elkarteak bai Eusko Jaurlaritzari bai Bilboko Udalari airearen kalitatea aztertuko duen kabina ezartzeko. Baina ez edonon, neurketa eraginkorrak ahalbidetuko dituen lekuan baizik.