Gaur gauen zama-lanak egingo dira Santutxu kalean

bertonaldizkaria 2012ko mar. 20a, 17:43

Gaur, martxoak 20, gaueko zama-lanak egingo dira, hurrenez hurren, Santutxu kaleko 17an dagoen Eroski establezimenduaren aurrean.

Banaketa zerbitzu hau, protokolo zorrotz bat segituta egingo da, zonaldeko auzokideei endredorik ez eragiteko. Banatze-lanak 06:00etatik 07:00etara bitartean egingo dira. Horretarako, ordu horretan, ibilgailuen zirkulaziorako errei bat okupatuko da.

Gaueko banaketa-zerbitzua, Bilboko Udalak martxan jarriko duen merkantzien Hiriko Banaketa Plan berriaren hiru proba pilotuetako bat da, helburu duena banaketak erosoagoak, eraginkorragoak eta jasangarriagoak izatea.

Probak iraun bitartean, zarata-neurketak egingo dira, etorkizunean zerbitzua hobetzeko eta plana behin betiko ezartzeko.

Eraginpeko aldean aparkatuta dauden kotxe guztiei utziko zaie irteten. Probaren emaitzak inguru horretako bizilagunei jakinaraziko zaizkie.