‘Begoña, herri garaia’, dokumentaleko trailerra ikusgai

bertonaldizkaria 2012ko mar. 21a, 12:41

Begoñako argazki zaharrak metro geltokietan eskegitzeaz haratago doa Bilbao Izan ekimena, dokumental bat ikusteko aukera izango baitugu hurrengo hilean (apirilak, 23,24,25) udaltegietan. Mahatsorriak Begoñari buruz hizketan ikusi eta entzungo ditugu Pausoka ekoiztetxeak prestatu duen ‘Begoña, herri garaia’ izeneko ordu erdi luzeko bideoan. Ahoa goxatzeko hiru minutu eta erdiko trailerra ikusgai dago bai udaltegietan bai Interneten, hona