Gizon bat hilik agertu zen atzo Arbolantxa kalean

bertonaldizkaria 2012ko mar. 21a, 13:26

Bere neska-lagunak hilik topatu zuen atzo (martxoak 20) Arbolantxa kalean bizi zen 41 urteko gizona. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen eta autopsia egin diote hilketaren arrazoiak ezagutzeko. Ertzaintzaren hipotesi nagusiaren arabera, kontu garbiketa izan zen. Ikerketak zabalik dirau. Hildakoak aurrekariak zituen droga trafikoagatik eta kartzelan egona zen.

Argazkia: Luis Calabor