Doctor Deseok sarrerak agortu ditu gaurko eta biharko

bertonaldizkaria 2012ko mar. 21a, 13:36

Talde bilbotarrak jendez leporaino egongo den Arriaga Antzokian kantatuko du gaur (martxoak 21) eta bihar (martxoak 22), iluntzeko 8etan. "Al amanecer... seguir soñando" Doctor Deseoren azken laneko, hamahirugarrena bere ibilbidean, abesti berriak entzun ahal izango ditu zuzenean publikoak.

Hasiera batean Arriaga Antzokiak kontzertu bakarra programatu zuen, hilaren 22koa. Sarrerak hain azkar agortu zirenez, antzokiak bigarren kontzertu egun bat eskaintzea erabaki zuen, eta “Ez dago sarrerarik” kartela jarri da berriro ere.

2012an eszenaratuko du “Al amanecer… seguir soñando” diskoak formatu intimo, magiko eta berritzaile batekin eta ezarritako molde guztiak hautsiko dituzte berriro, era askotako kolaborazioak izan dituztelarik: soka, saxoa, klarinetea, txirula... Disko hau bira esklusibo baterako pentsatuta dago, hots, antzoki ospetsuenetan aurkezteko. “Metamorfosis” proiektu arrakastatsuari beste itzuli bat emanaz, “Al amanecer… seguir soñando” birak infinituraino biderkatuko du Doctor Deseo taldearen aurpegi kabaretero eta antzerkizaleena, antzokiak eskatzen duen intentsitate eta intimitate mailarekin eta giro oniriko eta ebokatzaile batean murgilduta, baina taldeak hain berea duen “letxe txarra” ahaztu gabe.

1986. urtetik musikan

Bilbon sortuta, 1986an, hamairugarren diskora iritsi da. Ibilbide oparoa. Abesti asko Euskal Herriaren kulturaren memoria kolektiboan iltzatuta sendo eta sakoneraino. Abesti kopuru handia baina utzitako arrastoa oraindik luzeago eta dotoreagoa.

Doctor Deseo taldearen pertsonaiak lurrikara sortu izan du urteetan belaunaldi guztietako jendearengan. Doctor Deseo taldeak “Al amanecer seguir soñando” diskoa 2011ko abenduan eta 2012ko urtarrilean grabatu du Mungiako Gaua Estudioan. Cesar Ibarretxe izan da soinu ingeniaria, nahasketa eta ekoizpenaren egile, Asier Zubelzu laguntzaile izan du grabazioan eta masterizazioa bien artean egin dute.

Taldeak musikari hauek gonbidatu ditu grabaketara: Agus Perez (biola), Joe Gonzalez (saxoa eta klarinetea), Perico Raez (perkusioak), Ion Piris (kontrabaxua), Leire Maturana (ahotsak 1, 5 eta 9an, Shipley-k grabatuta), María Martin (ahotsak 8an, Iñaki Uoho-k grabatuta), Jon Asier Zubelzu (ahotsa 7an), Maddi Basabe eta Ohian Zubelzu (ahotsak 1ean) eta David Nanclares (tres 3an).

Marta Ortiz mahatsorriak “Nola ez duzun inoiz ulertu... (Como nunca has entendido…)” abestia idatzi du. Lur Merinok diseinua egin du, aurrekoetan bezala. Doctor Deseo taldearen hamairugarren diskoa CD-liburu euskarrian dator, musikaz gain literatura testuak (Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe, Edorta Jimenez, Itziar Ziga) eta margo lanak (Roscubas anaiak, Jesus Mari Lazkano, Cristina Alfaro, Oier Ituarte, Fermin Moreno, Ismael Iglesias, La Lengua Ignacia) gehitu zaizkio.