Antzerkiaren egunerako, kalejira eta manifestuaren irakurketa

bertonaldizkaria 2012ko mar. 27a, 10:47

Gaur eguerdian Bilboko Alde Zaharrean kalejirak erakarriko ditu antzerkilari eta antzerkizaleak Arriaga antzokiraino. Bertan Maider Yabar akrobatak John Malkovich aktoreak idatziriko manifestua irakurriko du antzokiko horman eskegita. Bihar lan jardunaldiak izango dira eta larunbatean inprobizazio "gran match"-a.