Apirilaren 2an zabalduko dute aterpe berria Boluetan

bertonaldizkaria 2012ko mar. 28a, 17:17

Urritasun fisikoa eta psikikoa duten 12 lagun arituko dira lanean apirilaren 2tik aurrera Boluetako BBK Bilbao Good Hostel aterpetxean. 3. sektorean lan egiteko gai direla erakutsiko dute, urritasuna duten pertsonak  enplegatzeko trabak jarri ohi dituen sektorean, hain zuzen.

Eta lan ugari egingo dute Aste Santuan aterpeak eskaintzen dituen 104 ohetik gehienak erreserbatuta baitaude. Okupazio handia izango dute uztailean ere, BBK Live musika festibala dela eta, bezero ugarik egin baitu dagoeneko bere erreserba. Prezio merkeak (17-22€) dituen gazteentzako aterpea da Boluetakoa. Kokapen bikaina du, metro geltokitik 200 metrora dago.

Aterpetxea Lantegi Batuak elkarteak kudeatuko du BBK eta Bizkaiko Foru Aldundiaren finantziazioarekin. 3 miloi euroko kostua izan du.