Gaur, martxoak 28, The Mississippi Mass Choir gospel musika taldea entzuteko aukera izango da Enkarnazio elizan 20:30etan. Nazioartean ospe handiena duten taldeen artean dago, eta 1988an eratu zenez geroztik hainbat sari jaso eta bira ugari egin ditu Estatu Batuetan, Europan, Japonian eta Latinoamerikan.
David R. Curry da The Mississippi Mass Choir taldearen taldearen zuzendaria. Taldearen sortzailea, berriz, Frank Williams da, Jackson Southernaires handi eta ospetsuko kidea eta Malacor Recordseko gospel musikako saileko exekutiboa.
20:30etik aurrera, ‘God will take care of you’, ‘Lord we praise you’, ‘Put your trust in Jesus’ edota ‘When the saints go marching in’ abestiak entzun ahalko dira, besteak beste, Enkarnazio Elizan.