Magia ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago Otxarkoagan

bertonaldizkaria 2012ko api. 12a, 11:33

Beste urte batez, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bi magia ikastaro antolatu ditu, bata “Express” hastapenekoa eta bestea hobekuntzakoa. Ikastaroak datorren maiatzean eskainiko dira, Otxarkoagako Udaltegian, VIII. Magia Topaketekin bat etorriz. Jarduera 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago.

Bi tailerrak, Magia Topaketen zortzigarren edizioa dela eta antolatu diren jardueren barruan sartzen dira. Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu duen programa hori maiatz osoan ospatuko da, eta hainbat ekitaldi eta ikuskizun eskainiko ditu Txurdinagako eta Otxarkoagako zenbait plazatan eta azken auzo horretako udaltegian, mago eta ilusionismoaren profesional garrantzitsuen partaidetzarekin.

Hastapeneko ikastaroa maiatzaren 7an, 9an, 14an eta 16an burutuko da, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara. Tailer honen xedea, edozein egoeratan burutu ahal diren truku errazak erakustea da. Jolasak kontu handiz aukeratu dira, eta ez da trebezia eta saiakera gehiegirik behar burutu ahal izateko.

Hobekuntza ikastaroari dagokionez, maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean izango da, ordutegi berberarekin. Kasu honetan, aurretik nolabaiteko ezagupenak dituzten partaideei, magiaren artearen oinarri diren teknika eta printzipio psikologikoetako batzuk erakutsiko zaizkie. Prestakuntza ikastaroaren arduraduna Ángel Guerrero, Taylor magoa, izango da.

Ikastaro bakoitza egiteko matrikulak 10 euro balio ditu, eta plaza baieztatu eta gero ordaindu beharko da. Izen emate kopurua ezarritako plaza kopurua baino altuagoa baldin bada, zozketa egingo da, eta bertan lehentasuna izango dute Txurdinaga – Otxarkoaga barrutian eta Bilbon erroldatuta dauden pertsonek.

INFO + Otxarkoagako Udaltegia, Pau Casals Etorbidea, 19 Otxarkoaga 94 412 50 42 / 94 412 03 87 www.bilbao.net