Lapurretak izan dira Haro plazako etxebizitzetan eta dendetan Aste Santuan

bertonaldizkaria 2012ko api. 13a, 12:38

Haro plazako bederatzi bizilagunen eta bi dendariren lapurreta salaketa jaso dituzte Bilboko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Aste Santuko egunetan. Kasu gehienetan sarraila apurtu edota behartu gabe burutu dira lapurretak, orotariko giltzarekin eta gakordearekin irekiz, etxebizitzetan eta dendetan inor ez zegoela aprobetxaturik. Udaltzaingoa eta Ertzaintza kasuok ikertzen ari dira.