Mazo eta Telleriaren "La máquina de pintar nubes" filma gaur ETB2n

bertonaldizkaria 2012ko api. 17a, 19:09

Aitor Mazo eta Patxo Telleria mahatsorrien ‘La máquina de pintar nubes’ filma ikusteko aukera izango da gaur iluntzean ETB2ko ‘La noche de...’ saioan, 22:30etatik aurrera.

Bien artean idatzi zuten gidoia eta biek zuzendu zuten Bilboaldean errodatutako drama estiloko filma. Mazo bera aktore lanetan ere ageri da. Gaur egun, bigarren film bat dute esku artean Mazo eta Telleriak, ‘Nemekitepá’ izeneko komedia.