Emakume-edertasun estereotipoei buruzko zineforuma eta berriketa tailerra

bertonaldizkaria 2012ko api. 17a, 19:47

"Imajinatu Otxarkoaga" planaren baitan, bihar (apirilak 18) 19:00ean, Otxarkoagako auzo etxean, zineforumari emango zaio hasiera ‘Las mujeres de verdad tienen curvas’ filmarekin. Ostegunean (apirilak 19), leku eta ordu berean, berriketa tailerra egingo da gaur egungo edertasun ereduaren inguruan.

Bilboko Udalak, auzokoen laguntzarekin, Otxarkoaga auzoko irudi estereotipatuarekin amaitzeko “Imajinatu Otxarkoaga” plana martxan jarri zuenetik, Otxarkoaga Bilboko beste auzo baten bihurtzeko eta irudi ezkor horretatik ihes egiteko aurrera eraman diren ekimenak asko izan dira. Gaur egun, irudi hori deuseztatuta dago eta Otxarkoaga auzoko etorkizuna itxaropenez blai, neurri baten “Imajinatu Otxarkoaga” planari esker. Estatu osoan aitzindaria den proiektu honek, hiritarrak bere ingurunea hobetzeko ideiak ematera gonbidatzen ditu. Auzo-bizikidetasun eta talde-integrazioaren eredu bat da gainera.

"Imajinatu Otxarkoaga" erkidego-planak auzoaren etorkizuneko diseinuan interesdun gizarte eta auzo-eragileen parte-hartze eta inplikazioan oinarritzen da. Auzoan egiten diren jarduera anitzen artean, asteazkenean, apirilak 18, 19:00ean, Otxarkoagako auzo etxean, zineforumari emango zaio hasiera “Las mujeres de verdad tienen curvas” filmarekin. Ostegunean, apirilak 19, leku eta ordu berean, berriketa tailerra egingo da Lanbroa taldearekin gaur egungo edertasun ereduaren inguruan.

Tendel Elkartearen ekimen hau “Otxarkoa eta emakumea naiz” ekintzaren barne dago, Bilboko Udalaren “Imajinatu Otxarkoaga” planaren barruan.