Udalak oinezko egin nahi duen Trauko kaleko obren berri ez ematea salatu du Gure Etxea elkarteak

bertonaldizkaria 2012ko api. 25a, 10:17

Metroko lanengatik itxita dagoen Trauko kaleko zatia oinezko egin nahi du Bilboko Udalak. Gure Etxea elkarteak jakinarazi duenez, hasiera bateko proiektuan ez zegoen horrelakorik aurreikusita eta erabaki hori auzotarrekin kontsultatu gabe eta arrazoi ulergarririk eman gabe hartu du udalak. "Auzoan zirkulaziorako erabiltzen den bide nagusia da hori eta obrak hasi baino lehenagoko egoerara bueltatu behar dela deritzogu", adierazi dute elkartetik.

Orreagako gudaren kalea oinezko egitea egokiagoa dela uste du Gure Etxea elkarteak, "bertatik pasatzen baitira goragoko kaleetatik Landarantz doazen ikasleak".

Bilboko Udalak proposatzen duen Trauko kaleko oinezko proiektuaren aldeko eta kontrako iritziak bildu nahi ditu Gure Etxeak Barrutiko Kontseiluan defendatzeko. Iritziak elkartearen egoitzan utz daitezke postontzian edota gaur (apirilak 25) 19:30etan egingo den bileran aurkez daitezke.

INFO + hemen